2006
Martxoak 4
Hendaiako Ihauterian parte hartzea.
Argazki gehiago ikusteko hemen egin klik
Maiatzak 4
Bizkaiako Ortuella herrian emanaldia.
Ekainak 11
Irunen kokatua dagoen FICOBA erakustazokan emanaldia Euskal-Herriko kostaldeko azokarekin batera.
Ekainak 17
SAGARNO EGUNA – Hendaia
Mutxikoak dantzatu genituen eta pintxoak eskaini genituen gure standean.
Ekainak 25
Mutxikoak Hendaiako Gaztelu-Zahar pilota lekuan, taldearen 10. urtehurrena ospatzeko.
Uztailak 21
Besta komiteak udararako antolatzen dituen ekitaldien artean, Mutxiko taldeak Hendaiako SOKOBURU portuan emanaldi bat eskeini zuen.
Abuztuak 9
Besta komiteak udararako antolatzen dituen ekitaldien artean, Mutxiko taldeak Hendaiako SOKOBURU portuan bigarren emanaldi bat eskeini zuen.
Abuztuak 13
Hendaiako EUSKAL JAIA-ko desfilean parte hartzea.
Argazki gehiago ikusteko hemen egin klik
Irailak 2
Forum des Associations. Urtero Hendaiako elkarte kulturalek ospatzen duten foroan parte hartzen du taldeak.
Irailak 10
Lagun batzuentzako eskeini zen dantza emanaldi bat opor egoitza batetan.
Irailak 23
Txingudi Eguna- Mutxiko taldeak Irunen eskeini zuen emanaldi bat.
Urriak 1
Prentsaketa ospatu zen Hendaian, bertan sagarraren prentsaketa eta sagardoaren ekoizpena nola egiten den azaldu zen. Mutxiko taldeak sagar-dantza eta Mutxikoak dantzatu zituen.

Argazki gehiago ikusteko hemen egin klik
Urriaren 12-tik 15-era
Mutxiko Taldea mediterranear kostaldera, SALOU-ra, bidaiatu zen, bi dantza emanaldi eskeintzeko herriko bi hoteletan.
Abenduak 24
Hilabetero bezela, laugarren igandean Gaztelu Zahar pilotalekuan elkartu ginen. Abenduan, laugarren igandea 24-an suertatu zelarik, zerbait berezia egin izan nahi genuen eta baserritarrez jantzita joan ginen eta bukatzerakoan Olentzeroti abestu genion.

Argazki gehiago ikusteko hemen egin klik
GAINERA ...
Urte guztian zehar MUTXIKO Elkarteak emanaldiak eskeintzen ditu ospakizun berezi, eskontza, eta abarretarako.

ETA GOGORARAZTEN DIZUEGU
Hilabetero, laugarren igandean, Hendaiako Gaztelu-Zahar pilotalekuan elkartzen gara Mutxikoak eta beste hainbat dantza herrikoi dantzatzera. Edozeinentzat dago irekia, ikasi nahiz praktikatu nahi duen guztiarentzat. Animatu zaitez eta etorri !!



