2003-2004
2003
Otsailak 2
ZIBURUKO IHAUTERIA
Mutxiko taldea Ziburu herriko kaleetatik dantzatu zen.
Uztailak 12
Taldeak Biriatuko « Xoldo » pilotalekuan eskeini zuen emanaldi bat, AINTZINAT taldeak antolatutako ekitaldien barruan.
Abuztuak 10
EUSKAL JAIAn antolatzen den desfilean parte hartzea.
Abuztuak 20/21
Perigord eskualdeko ospetsu diren gau merkatuetan parte hartzea. Gau merkatu hauetara herrialde askotako dantza eta musika taldeak joaten dira giroa ematera.

Argazki gehiago ikusteko hemen egin klik
Irailak 20
Urtero ospatzen den marmitako txapelketa Bizkaiko Orduña herrian ospatu zen urte honetan. MUTXIKO elkartea gonbidatua izan zen marmitakoa prestatzen ari ziren bitartean giroa emateko.
Argazki gehiago ikusteko hemen egin klik
Irailak 27 eta 28
ENDAIKAK, Hendaiako arraun taldeak, arraun txapelketa bat antolatu zuen. Mutxiko taldea bazkalorduan egon zen bertan dantzatzen.

Urriak 26
Lapurdi eguna ospatu zen Irunen . St. Pierre d´Irubeko banda eta Mutxiko elkartea gonbidatuak izan ziren festa alaitzera eta Mutxikoak dantzatu ziren goizez eta arratsaldez.
Abenduak 12
Euskal Jaien 100. urtehurrena ospatzeko Juan Antonio Urbetz euskal folklorista ospetsuak, Irungo Amaia kultur aretoan eskeini zen « AUNITZ URTEZ » dantza eta kanta emanaldia zuzendu zuen.
Mutxiko taldea, Txingudiko badia osatzen duten hiru herrietako beste bost talderekin batera eskeini zuen emanaldi hau.

2004
Apirilak 10etik 12ra
Orleans-eko frantziar eskualdean kokatzen den BELLEGARDE DU LOIRETeko herrian Arrosaren Azoka ospatzen zuten. Mutxiko taldea bertara gonbidatua izan zen eta emanaldi anitz eskeintzeaz gain kaleetatik ere dantzatu zuten. Taldeak saltoki bat izan zuen azokan, eta bertan Euskal-Herriko artisautza produktuak, apretak, ohialak eta beste bertako produktuak jarri ziren salgai.

Argazki gehiago ikusteko hemen egin klik
Maiatzak 2
Hendaiako Itsas Azokan parte hartzea, giroa ematen.
Maiatzak 20
Taldeak DUHORT-BASCHEN-era bidaiatu zen saski baloi talde batek antolatzen zuen jai batetan dantzatzera.
Maiatzak 27-tik 31-arte
Pentekostes aste bukaeran taldea Bretainako Saint-Caradec herrira bidaiatu zen.
Han, 2002an Hendaia bisitatu zuten Cercle Val d’Oust eta Chantous d’Loudia taldeak izan zituzten anfitrioi. 4 egunetan zehar taldeak abestu, dantzatu eta euskal zein britainiar musikaz alaitutako hainbat bazkaloste izan zituzten.
HERMONSTOIR-en alaitu zuten talde
ek afaloste bat (bi eskualdeetako musika eta dantzaz eta jantzi tradizionalak eta musika tresnak azalduaz).
Emanaldi bat eskeini zen PLAINTEL-en, eta beste bat GRACE-UZEL-en Cercle Val d’Oust-ekin batera.
SAINT-CARADEC-eko udaletxeak Mutxiko Elkarteai herriko ohorezko domina eskeini zion.
Taldeak PERROS-GUIREC ikusteko eta zazpi uharteak eta granito larrosaren kostaldea ezagutzeko aukera izan zuen bidaia honetan. Leku zoragarriak.
Ekainak 12
SAGARNO EGUNA – Hendaia
Lehenengo aldiz Mutxiko taldeak saltoki bat izan zuen eta oso pintxo gozoak eskeini zituen gainera. Mutxikoak dantzatu ziren festa alaitzeko.
Uztaila 10-etik 14-ra
Uda Jaialdia GUEUGNON-en (Bourgogne)

Argazki gehiago ikusteko hemen egin klik
Uztailak 25
« Fête de La Mer » - Itsas jailadia ospatu zen Hendaian. Taldeak Mutxikoak dantzatu zituen "Port de la Floride-n".
Abuztuak 8
EUSKAL JAIA-ko ospakizunetan parte hartzea. Goizean ondartzako auzoan dantzatu zen eta arratsaldean desfielan parte hartu zen.
Abuztuak 14
ALAIAK taldearen 20. urtehurrena, Hendian.
Abuztuak 27
Besta komiteak udararako antolatzen dituen ekitaldien artean, Mutxiko taldeak Hendaiako SOKOBURU portuan emanaldi bat eskeini zuen.
Irailak 4
Forum des Associations. Urtero Hendaiako elkarte kulturalek ospatzen duten foroan parte hartzen du taldeak
Irailak 30
SOKOAko opor egoitza batetan emanaldi bat eskeini zen.
Irailak 12
Txingudi Egunaren ospakizunetan parte hartzea.
Urriak 8
« TEMBEC » mintegia. Emanaldia AGUERRIAn.


