Mutxiko elkarteak Euskal Herriko eskualde guztietako dantzak eskeintzen ditu:
-
Ikurrin dantza edo Agintariena
Dantza honekin dantzariak aurkezten dira eta beraz lehenengo dantza izaten da. Unerik politena ikurrina dantzarien buruen gainetik kulunkatzen denean izaten da.
-
Agurra
Oso dantza bereizgarria da Euskal Herrian. Izenak esaten duan bezela, agurtzeko dantzatzen ohi da, eta oso erabilia da omenaldi zein ospakizutetan edo eta pertsona ospetsuak agurtzeko.
-
Fandangoa eta Arin-arina
Euskal Herri osoan oso hedatuak dauden ohizko dantzak dira. Fandangoaren ondoren beti arin-arina dantzatzen da, azken hontan erritmoa bi denboratakoa delarik.
-
Jauziak edo Mutxikoak
Biribilean egiten diren dantzen artean zaharrenetakoa da; dantzariak biribil handi batean jartzen dita eta pausuak kateatzen dituzte “kontatzaile” baten aginduen arabera. Euskal jautziak aldaera asko dituzte.
- Lapurdiko Ihauteria
Ihauteri osoa dantza anitzez osatua dago: Maska dantza eta kaskarrot martxa, Marmutx, Makil dantza, Xinple, Zapatain dantza, Jauziak, Polkak eta Soka bukatzeko.
Ihauterian dantzariez gain Konparsa era agetzen da, soinean mozorro eta jantzi koloretsuak eramanez. Guztien artean pertsonaia desberdinak irudikatzen dituzte: Enseñaria, Kaskarotak, Ponpierrak, Besta-Gorriak, Kotilun gorri …
- Jotak
Taldeak honako jota hauek dantzatzen ditu: Tafalla, Salinas eta Tudela. Hiruak izena ematen dien herrietan dute jatorria.
-
Ingurutxo
Ingurutxoa borobilean dantzatzen da, bikotetan, erlojuaren orratzen aurkako zentzuan. Bikotekideek zapi bat heltzen dute ertzeetatik eta gizonezkoek kriskitinak jotzen dituzte. Nafarroako dantza da.
-
Ttun-ttun
Ingurutxoaren aldaera bat da dantza hau, eta Erronkarin du jatorria. Bikoteek zapiak erabiltzen dituzte dantza honetan.
- Gorulari
Bizkaiako dantza, uztaiekin dantzatzen dena.
-
Uztai Txiki
Gipuzkoako gizonezkoen dantza, uztaiekin dantzatua. Elkarren kontra joarazten dituzte uztaiak, dantzatzen duten bitartean. Dantzaren jatorria saski egileetatik dator.
- Ezpata-dantza
Ezpata-dantza Gipuzkoan mantendu den dantza tradizional zaharrena dela uste da. Ospakizun handietako dantza izan da eta Gorpuzti eguneko ospakizunak, San Joan jaiak edo herriko jai nagusiekin lotuta agertu izan da maiz. Eliza barruan edo prozesioetan dantzatzea ohikoa izan da, eta horrelakoetan ezpata txikiekin dantzaren aldaera berezi bat egiten da, Jaunaren aurrekoa izenarekin ezagutzen dena (dantzariek ez diote aurrean duten aldare, amabirjina edo santuari bizkarrik ematen).
Argazkia: Manex Barace
-
Matelotak
Lapurdiko Donibane-Lohitzuneko arrain saltzaileek iradokitako koreografia da. Emakumezkoek dantzatzen duten dantza da eta otarra eramanten dute, arrain saltzaileek bertan jasotzen bait zuten saldu behar zuten arraina.
-
Makil dantza
Gizonezkoek dantzatzen duten Zuberoako dantza. Bi makil luze eramaten dituzte dantza honetan.
-
Axuri-Beltz
Juan Antonio Urbeltzek sortutako koreografia hau, emakumezkoek besterik ez dute dantzatzen, erlojuaren orratzen aurkako zentzuan borobil bat marraztuz. Dantza honek zati kantatuak dauzka eta emakumeen jantziak XX. mendearen hasieran Jaurrieta herrian (Zaraitzu bailaran) erabiltzen zirenak gogorarazten dute.
- Branlea
Zuberoan du jatorria dantza honek. Dantzariak eskutik helduta ageri dira, emakumezkoak eta gizonezkoak, tartekatuta, “kontrapasa” erritmoan dantzatuaz. Euskal Herriko dantza dotoreenetako bat dela esan genezake.
- Irradaka
IRRADAKA emakumeen dantza da, dantzatu bitartean abestu ere egiten da. Guk dantzatzen deguna, Juan Antonio Urbeltzek bereiziki sortu zuen Aunitz Urtezikuskizunerako ( Irunen 2003 eta Hendaian 2005-an eskeini zen ikuskizuna).
- Bizar dantza
Bizar dantza, lanbideen dantzen taldekoa, ezkontza eta beste ospakizunetan dantzatzen zena. Lapurdin jasoa.
-
Bateleras
XIX. mendean, Pasai Donibane eta Pasai San Pedro artean dagoen distantzia egiteko erabiltzen ziren bateletan, emakumezkoak ziren arraun egiten zutenak. Ondoren, festetan, beren arraunekin dantza egiten zuten, eta hortik dator Pasaiako Bateleren dantza.
-
Arizkungo Sagar Dantza
Arango bailarako Arizkun herrian, ihauterietan, gizonezkoek Sagar dantza dantzatzen dute hainbat tokitan. Dantzen artean sagardoa edaten dute.
-
Lantzeko Zortzikoa
Zortziko honek Baztanen kokatzen den Lantzeko herrian du jatorria. Lantzen ospatzen den ihauteria oso ezaguna da eta jende andana erakartzen du urtero. Ihauteri jaietako asteartean zortziko hau dantzatzen dute, euskal dantza talde gehienen errepertorioan klasiko bat bihurtu dena.
MUTXIKO TALDEAK ERABILTZEN DITUEN JAZKERA EZBERDINAK
-
BASERRITAR JANTZIA
Ohizko euskal jazkera, gure arbasoek bai hirian eta bai herrietan erabiltzen zutena. Gaur egun Euskal Herriko jaietan erabiltzen dena.
-
LAPURDIKO JAZKERA
Lapurdiko jazkera, “Mutxikoak” eta Lapurdiko Ihauteria dantzatzeko erabiltzen dena.
- JAURRIETAKO JANTZIA
-
LANTZEKO IHAUTERIKO JAZKERA
Nafarroan kokatzen den Lantz herriko ihauteria ospatzen denean erabiltzen den jazkera.