Otsailak 24
Hendaiako Ihauteria. Parte Hartzea.
Argazki gehiago ikusteko, hemen egin klik
Apirilak 15
Tximeleten jaia
Charcot-en gaixotasunaren kontra lan egiten duen elkarte baten alde “Tximeleten jaia” antolatu zuten Hendaian, eta Mutxiko taldeak parte hartu zuen.
Apirilak 28-tik 30-ra
Viana do Castelo-Outeiro (Portugal) -era bidaia
Hendaia eta Viana do Castelo-ko hirien arteko anaikidetasun ituna dela medio, Mutxiko Elkartea Outeiro-ko XXII. Folklore jailadian parte hartzeara konbidatua izan zen. Jaialdian parte hartzeaz gain, taldeko kideak Viana do Castelo-ko kaleetan dantzatu genuen eta bertako kultur ondarea ezagutzeko aukera izan genuen. Jantziaren museoa bixitatu genuen, baita ogiaren museoa ere, herriko jaietan parte hartu genuen eta gure anfitrioiek maitasunez prestatutako janari goxoa dastatzen gozatu genuen. Mila esker anitz Outeiroko taldeko jendeari bere harrera bero eta beraien atxikimenduagatik. Orain badakigu zergatik esaten duten…Viana é Amor (Viana maitasuna da)The group visited the Museum of the
Outeiroko XXII. Folklore jaialdian parte hartu zuten taldeak hauek dira:
– Grupo da Associaçao cultural e recreativa Jograis de Gogim-Armamar (Portugal)
– Grupo do Centro Cultural e Recreativo “Os Malmequeres de Lourosa” – Lourosa (Portugal)
– Mutxiko Elkartea – Hendaia- Euskal Herria
– Rancho Folclórico do Centro Desportivo e Cultural de Outeiro- Viana do Castelo (Portugal)
Argazki gehiago ikusteko hemen egin klik
Maiatzak 5-etik 8-ra
Le Cercle Celtique du Val d’Oust taldearen bixita
Bretaina-ko Cercle Celtique du Val d’Oust de St Caradec-en bixita izan genuen; bi taldeak elkartzen ginen hirugarren aldia zen, 2002 eta 2004-ko topaketen ondoren.
Dantzari dagokionez, bi taldeek, Atharratzeko Dantzariak taldearekin batera, Hendaiako Varietés aretoan dantza ikuskizun bat eskeini genuen. Le Cercle Celtiquek beste emanaldi bat eskeini zuen Hendaiako “Salon Nautique”-ean, Sokoburun.
Aisialdiari dagokionez Abbadiako ingurunea, Pasaia, Jaizkibel eta Hondarribia ikusi genituen. Jateko eta edateko denbora ere egon zen noski, Ola sagardotegian, Klink elkartean eta Mutxikoren txokoan. Bai euskal eta bai bretainiar musikaz, dantzaz eta abestiz betetako hiru egun goraigarri izan ziren.
Ekainak 9
Sagarno eguna
Mutxiko taldeak Hendaiako Sagarno Egunean parte hartu zuen.
Uztailak 25
Sokoburun emanaldia
Hendaiako Jai Batzordeak udararado antolatzen dituen ekitaldien artean, Mutxiko elkarteak sokoburuko kirol portuan dantza emanaldi bat eskeini zuen.
Argazki gehiago ikusteko hemen egin klik
Abuztuak 7
Sokoburun emanaldia
Hendaiako Jai Batzordeak udararado antolatzen dituen ekitaldien artean, Mutxiko elkarteak sokoburuko kirol portuan bigarren dantza emanaldi bat eskeini zuen.
Argazki gehiago ikusteko hemenhemen egin klik
Abuztuak 12
Euskal Jaia
Hendaiako Euskal Jaia-ko desfilena parte hartzea.
Argazki gehiago ikusteko hemen egin klik
Irailak 23
Fête de la Corniche
Errepidea itxita egoten da Hendaiatik Zibururaino, eta festa ederra antolatzen da; pic-nic, dantza, txangoak…Mutxiko taldeak dantza egin zuen bertan.
Argazki gehiago ikusteko hemen egin klik. Argazkiak Jean-Pierre Montagné Jaunak hartuak dira (5.a ezezik)
Urriak 7
Sagar eguna, Prentsaketa
Prentsaketa ospatu zen Hendaian, bertan sagarraren prentsaketa eta sagardoaren ekoizpena nola egiten den azaldu zen. Mutxiko taldeak sagar-dantza eta Mutxikoak dantzatu zituen.
Argazki gehiago ikusteko hemen egin klik
Dokumentuaren