MUTXIKO Elkarteak Hendaiako Danborradan hartu zuen parte, herriko beste elkarte eta auzoko kideekin batera.
Argazki gehiago ikusteko hemen egin klik
Otsailak 28
Hendaia Ihauteriak. Desfilean parte hartzea.
Argazki gehiago ikusteko hemen egin klik
Martxoak 29
Mutxikok lehenengo aldiz hartu zuen parte Hernaniko Dantzari Festan. Euskal Herriko probintzia guztietatik etorritako 13 taldek hartu zuten parte festa honetan: Ttarla (Hernani), Eraiki (Irun), Ereintza (Errenteria). Eskola (Donostia), Ibarla Meaka (Irun), Kemen (Irun), Kresala (Donostia), Trebeska (Donostia), Adurtza (Gasteiz), Laguntasuna (Barakaldo), Amaiur (Iruñea), Akelarre (Hendaia) eta Mutxiko (Hendaia).
Argazki gehiago ikusteko hemen egin klik
Apirilak 16-19
Hendaia-Peebles eta Hendaia-Viana do Castelo herrien arteko parezkatzearen 10. urtehurrena
Mutxikok egin ziren ekitaldeetan parte hartu zuen Akelarre-Gurea taldearekin batera.
Apirilak 16-an, Mutxikok Agurra dantzatu zien Peeblesetik etorritako lagunei. 19-an, emanaldi bat eskeini zitzaien bi herrietatik etorritako lagunei, D.Ugarte pilotalekuan.
Ekainak 13
Sagarno Eguna
Hendaian Sagarno Eguna Ospatu zen. Mutxiko Elkarteak pintxoak eta sagardoa eskeini zituen bere ostatuan. Mutikoek Arizkungo Sagardantza eskeini zuten festa alaitzeko.
Argazki gehiago ikusteko hemen egin klik
Ekainak 26
Sokoburun emanaldia
Hendaiako jai batzordeak udararako antolatzen dituen ekitaldien artean, Mutxiko Elkarteak dantza ikuskizun bat eskeini zuen Sokoburu kirol portuan, Hendaian.
Argazki gehiago ikusteko hemen egin klik
Uztailak 12
Roumagnen emanaldia
Lot et Garonne departamentuko Rougmanen eman zuen emanaldia taldeak. Trad Troubadoursek entolaturiko herriko jaietan.
Abuztuak 9
Euskal Jaia Hendaian
Mutxikok Euskal Jaiako desfilean parte hartu zuen, urtero bezela.
Argazki gehiago ikusteko, hemen egin klik
Abuztuak 27 eta Irailak 10
Azkaineko festa batzordeak udararako antolatzen dituen ekitaldien artean, Mutxiko elkarteak dantza emanaldi bat eskeini zuen Chourio pilotalekuan.
Argazki gehiago ikusteko, hemen egin klik
Fête de la Corniche
Errepidea itxita egoten da Hendaiatik Zibururaino, eta festa ederra antolatzen da; pic-nic, dantza, txangoak…Mutxiko taldeak dantza egin zuen bertan.
Argazki gehiago ikusteko, hemen egin klik
Urriak 11
Sagar Eguna, Prentsaketa
Prentsaketa ospatu zen Hendaian, bertan sagarraren prentsaketa eta sagardoaren ekoizpena nola egiten den azaldu zen. Mutxiko taldeak sagar-dantza eta Mutxikoak dantzatu zituen.
Argazki gehiago ikusteko, hemen egin klik